XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ZABORRA: GERO ETA ARAZO LARRIAGOA.

Historian zehar zaborra edo hondakina beti existitu izan da, baina ez da ia inoiz arazo izan; natura bera hondakinak birziklatzeko nahikoa izan bait da.

Azken mende honetan ordea, era guztietako hondakinak bazter guztietan pilatuz joan dira naturaren ahalmen garbitzailea gaindituz.

Adibide gisa, Frantzian joan den urtean produzitutako zabor-kantitatea hauxe izan zen: 18 milioi tona etxeko zaborretan, 150 milioi tona industri hondakinetan, 2/4 milioi tona produktu oso toxikoetan eta 400 milioi tona nekazal hondakinetan.

Orrialde hauetan, etxeko zaborrei buruz soilik arituko gara.

Hala ere, beste zabor-mota batzuk ere aztertuko dira hurrengo aleetan.

Gaian sartu aurretik datu batzuk emango ditugu.

Lehenik, zenbait herrialdeetan pertsonako urtean zenbat kilo zabor produzitzen den azalduko da.

EEBB 744
Austalia 681
Kanada 635
Norvegia 474
Herbehereak 449
Danimarka 423
Suitza 383
Erresuma Batua 355
Japonia 344
Frantzia 327
Alemania 318
Suedia 317
Espainia 275
Italia 263
Austria 228
Portugal 211
Hirugarren munduko herriak / 100
.